Honakoa Ekaitz Hurtado ikaslearen "Fog aplikazioen garapena eta operazioa bateratzeko eta automatizatzeko ereduetan oinarritutako ikuspegia" izendatutako Master Amaierako Lanerako (MAL) garatutako kodea antolatzeko errepositorioa da. Lan hau Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU), eta, zehazki, Kontrol Ingeniaritza, Automatika eta Robotika masterrean garatu da.
Ataza honetan errepositorioaren antolakuntza aurkeztu du. Azter daitekeenez, bi karpeta nagusi daude: Irudiak eta Kodea. Lehenengoak errepositorioko README fitxategietan zehar agertzen diren irudiak biltegiratzeko balio du. Bigarrenak, proiektu osoaren kodea barneratzen du. Kodea karpetaren antolaketa hurrengokoa da.
- IDE_plataforma: Honek lan honek proposatzen duen IDE plataformaren fitxategi guztiak barneratzen ditu. Hain zuzen ere, MAL honetan Node-RED plataforma hautatu da ardura honetarako.
- Osagaiak: Karpeta honek Fog osagaientzako garatutako baliabideak barneratzen ditu.
- Software plataforma: Karpeta honetan Fog aplikazioen inplementazio edo operaziorako software-plataformaren baliabideak biltegiratzen dira. Proiektu honek aukeratutako software-plataforma Kubernetes izan da.
- Meta-ereduak: MAL honek proposatzen dituen Fog osagai eta aplikazioentzako meta-ereduak karpeta honetan aurkezten dira.
Aipatu beharra dago bakoitzak README fitxategi bat duela, teknologia eta baliabideen erabilerarako jarraibideekin.
Ataza honetan Master Amaierako Lan honek proposatzen duen ikuspegiaren irudia aurkezten da, parte hartzen duten teknologiak barne.
Master Amaierako Lan honetan proposatzen den ikuspegia argitzeko, eta bete behar diren jarduera guztiak era bisual batean aurkezteko euskarri bisual bat garatu da. Youtube bideoa eskuragarri dago hemen:

